Nepalen izandako lurrikararen biktimei elkartasuna adierazi diete Arrasateko Eroskin

Marijo Deogracias 2015ko mai. 9a, 15:02

Arrasaten dagoen Nepalgo komunitateak, emakume musulmanen integraziorako IMME elkartearen babesarekin, herrialde horretan izandako lurrikarak eragindako biktimei elkartasuna adierazteko ekimena egin du. Hango ohiko jaki bi prestatu eta jendeari eskaini diote Nepal zertxobait gehiago ezagutzera emateko asmoz. Arrasateko Eroskiren saltoki handian prestatu dituzte jakiak: momo eta roti izenekoak.

Okela pikatuarekin eta barazkiekin beteta, egosita prestatzen dira momo izeneko bolatxoak. Ruti, aldiz, txurroen antzekoa dela esan daiteke, baina, badauka bere berezitasuna ere: tomate saltsarekin edo kakahuete saltsarekin jaten da. Bi platerak prestatu dituzte Arrasaten bizi diren nepaldarrek, euren herrialdean jasan duen lurrikara gogora ekartzeko eta, Eroskiren laguntzarekin, dirua eman nahi zuenak ere izan du horretarako aukera, saltokiko kutxetan. Horrela adierazi dute IMME elkarteko kide Luzma Rojas eta Arrasateko Eroskiko bezeroen harretarako arduradun Txema Revueltak.

Ekimena IMME elkartearen babesarekin antolatu dute, emakume musulmanen integraziorako elkartea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak