Udal eta Foru hauteskundeak 2015

Oscar Gartzia: "Jendea informazio eske eta proposamenak egitera etortzen da guregana"

Maider Arregi 2015ko mai. 8a, 12:48

Hauteskunde kanpainaren lehen eguna dugu gaur. Goizean, sozialistak arrosak banatzen ibili dira Arrasaten eta Eskoriatzan. Oscar Gatzia Arrasateko alkategai sozialista, Blanca Roncal parlamentaria eta Miren Lana Aretxabaletako alkategai sozialista arrosak banatzen aritu dira Laubide plazan. Gartzia alkategai sozialistak azaldu du jende asko informazio eske gerturatu zaiela; proposamenak ere egiten dizkietela ere gaineratu du.

Oscar Gartziak bestelako Arrasate baten aldeko apustua egin gura du; Arrasaten aldaketa eskatu du. Izan ere, "Gipuzkoa altxatzea" dute lelo sozialistek.  "Gauzak egiteko beste era bat gura dugu; beharrak dituzten pertsonei ahotsa eman nahi diegu. Proposamen asko ditugu gauzak beste era batera egiteko eta Arrasate aurrera joateko", azaldu du Gartzia alkategaiak.

"Jendeak aukera hau aprobetxatu behar du eta maiatzaren 24an sozialisten aldeko botoa ematea eskatu gura dugu".
Ume zein heldu, arrosaz beteriko sozialisten furgonetara arrasatearrak gerturatu dira; baina, gaur Laubiden merkatua izanda, debagoiendarrak bertan izan dira informazio eske ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak