Lurrikararen uhinen aurrean, elkartasun uhinak

Txomin Madina Milikua 2015ko api. 29a, 20:46

Arrasaten eta Debagoieneko beste herri batzuetan bizi diren nepaldarren ekimenez, ekitaldi xume baina era berean sentitua egin dute gaur iluntzean Seber Altube plazan Nepalgo lurrikararen biktimak gogoan hartzeko eta laguntza batzeko.

"Gure herrialdean gertatu denaren aurrean, han dauden gure senideak pairatzen ari direnaren aurrean, gure tristura adierazi gura izan dugu", zioen Suraj Subedi nepaldarrak berak eta bere herrikideek gaur iluntzean Arrasateko Seber Altube plazan egin duten ekitaldian. Hala, kandelekin Nepalen mapa marraztu dute lurrean, eta minutu bateko isilunea ere egin dute. Eta ez dira bakarrik egon, izan ere arrasatear ugarik egin dute bat eurekin.

Debagoeinean 30 nepaldar inguru bizi dira, eta Suraj Subediren esanetan, berak ez, baina bere lagun batzuek bai galdu dituzte etxea edo senideak. Momentu honetan etxebizitza falta; janaria eta ur edangarria lortzea; eta zaurituak artatuko dituzten medikuak dira behar nagusienak, eta hainbat bide ireki Nepali laguntzeko. Gaur arratsaldeko ekitaldian, esaterako, herritar ugarik eman dute laguntza ekonomikoa, eta Gipuzkoako Gurutze Gorriak ere hainbat kontu korronte zabaldu ditu gura duenak laguntza eman dezan. Euskadiko Kutxakoa da horietako bat: ES90 3035 0050 7105 0004 6056

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak