Hezkuntzaren aldeko mundu kanpainaren baitan, aldarrikapena egin dute hainbat ikaslek Arrasateko Herriko Plazan. 2000. urtean Senegalen sinatu zen konpromisoa gogorarazi diete politikariei; izan ere, orduan guztiontzako hezkuntza egongo zela bermatzen zuen dokumentua sinatu zuten nazioarteko gobernu eta erakundeetako ordezkariek. Gaur egun ordea, konpromiso hori ez dute bete eta Arrasaten, Hezkuntzaren aldeko botoa eman dute.