Aita Benito Menniren omenezko azken ekitaldia

Imanol Beloki Unamuno 2015ko api. 24a, 15:32

Aita Benito Menni hil zela 100 urte bete direla gogora ekartzeko azken ekitaldia egin dute gaur, Arrasateko Ahizpa Ospitalarien elizan: Jose Ignazio Munilla gotzainak haren omenezko meza esan du. Santuaren bizitzako pasarteak eta hark Debagoienean egindakoak ekarri ditu gogora. Aita Menni ospitaleko eta San Juan jainkoaren ospitale psikiatrikoko arduradunek, eta elizan batutako gainerakoek adi-adi jarraitu dituzte gotzainak esandakoak.

Meza bukatutakoan, aurreskua dantzatu dute Aita Menniren irudiaren aurrean. Gero, mokadutxo bat jateko elkartu dira eta, ohitura den moduan, 25 urte lanean daramatzaten ospitaleko langileei omenaldia egin diete; aurten, zazpi izan dira omenduak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak