"Arrasatek behar duen aldaketa emateko" gogoz aurkezten direla esan du Ubarretxenak gaur, egubakoitza, egindako aurkezpenean. Bere taldearen bereizgarri gisa aipatu ditu Arrasaterekiko "konpromiso" handia eta "esperientzia": "Arrasate eta bertako arazoak ondo ezagutu eta kezkak dituzten pertsonak integratu nahi izan ditugu gure zerrendara".
Herrigintzan ibilitako jendearekin batera, jende iritsi berria dago zerrendan eta horixe nabarmendu du Maria Ubarretxenak; eta esan du guztiek dutela euren lanpostua eta herrigintzan dabiltzala denbora libretik kenduz. Banan-banan aurkeztu ditu zerrendakideak: bigarrena Ibon Arrupe da, 42 urteko ingeniaria eta gaur egun zinegotzi dena; jarraian, Juan Ramon Mendieta, hau ere zinegotzia; Ander Garai, 27 urtekoa, Enpresen Zuzendaritza eta Administrazioan lizentziaduna eta Mondra futbol taldeko presidentea; Amaia Zeziaga, zinegotzi izandakoa eta farmazia bateko langilea; Juan Carlos Garitano, zinegotzia; eta segidan, bi aurpegi berri udal hauteskundeetan: Amaia Azpiazu, andereño izandakoa eta Caritasen dabilena; eta Anuska Ezkurra, Nekazaritza sailburuordearen kabineteburua.
Hau da Arrasateko EAJren zerrenda:
1. Maria Ubarretxena
2. Ibon Arrupe
3. Juan Ramon Mendieta
4. Ander Garai
5. Amaia Zeziaga
6. Juan Carlos Garitano
7. Amaia Azpiazu
8. Anuska Ezkurra
9. Rafael Garai
10. Luis Mari Apraitz
11. Sara Sagasta
12. Agustin Ugarte
13. Maria Luisa Larrañaga
14. Ismael Errasti
15. Julian Garai
16. Arantza Akizu
17. Jose Antonio Aranguren
18. Mari Carmen Ugalde
19. Pedro Urain
20. Jose Luis Galdos
21. Cristina Larraza
Ordezkoak:
Miguel Angel Mondragon
Elvira Berriotxoa
Jose Ramon Okina