Udal eta Foru hauteskundeak 2015

Javier Otero donostiarra da Arrasaterako PPren alkategaia

Mireia Bikuña 2015ko api. 16a, 12:50

Azken agintaldian izandako zinegotzia "mantentzeko" eta herritarren alde "lan egiteko gogoz" aurkeztuko da 30 urteko gaztea maiatzaren 24ko Udal hauteskundeetara. 

Beste herri batzuetako hautagaiekin egin du agerraldia Javier Oterok Arrasaten. "Gogotsu eta irribartsu". "Aurreko legealdian baino lan hobea egin gura dugu. Udal jardunean presente egon gura dugu. Herritarren ideiak defendatuko ditut eta horien kezkak entzun eta irtenbideak ematen saiatu", esan du aurkezpenean.

18 urte zituenetik lanean dihardu. Donostian bizi da eta han egiten du lan. Hori erronka bat izan daitekeen galdetuta, zera erantzun du: "erronka bat izan daiteke, baina Arrasaten ibilitakoa naiz eta gutxi gora behera ezagutzen du herria. Laguntzeko ez nuke arazorik izango".

Zinegotzia mantendu

Azken agintaldian zinegotzi bakarra izan du alderdi popularrak. Emaitza hori hobetzea zaila izango dela uste du Oterok: "Zinegotzi batekin konformatuko ginateke, baina ahal dugun gehien lortzen ahaleginduko gara".

Alkategaia aurkeztu ostean, Arrasate zerrenda osatzea falta zaio alderdi popularrari.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak