26 zerrendakide aurkeztu ditu gaur EH Bilduk Kulturaten. Emakume zein gizon kopuru bera dago, eta Eneko Barberena alkategaiak azaldu duenez, talde orekatua eratu gura izan dute. Horretarako, herriko errealitate ezberdinak ezagutzen dituen lantaldea batu dutela argitu du.
Barberena alkategaiak azpimarratu du, "lan egiteko gogoz eta Arrasate martxan jartzeko" aurkezten direla, eta euren proiektua behar bezala garatu ahal izateko, gehiengo osoari eutsi nahi diotela.
Zerrenda osatzeko trabak
Jendea aukeratzeko arazorik izan ez duten arren, Barberenak argitu du familia edo lana eta udaletxeko lana bateratzeko arazoekin topo egin dutela. Hala ere, lantaldearekin gustura dago Barberena.
Zerrenda ostatu ostean, eta hauteskundeak iritsi bitartean, lan handia egin beharko dute. "Ehun bat pertsonarekin batu gara, eta beste horrenbeste eragilerekin egoteko asmoa dugu", zehaztu du EH Bilduren alkategaiak.
Hemen, EH Bilduko hautagaien zerrenda osoa:
1-Eneko Barberena
2-Amaia Larrañaga
3-Eneko Fernandez
4-Maialen Zabaleta
5-Piter Encinas
6-Itxaro Artola
7-Urki Larrea
8-Larraitz Trojaola
9-Jose Migel Salaberri
10-Eneritz Urrutia
11-Jokin Zubiria
12-Oihana Aranburu
13-Illart Azkarate
14-Amaia Pagaldai
15-Omer Arregi
16-Karmele Iparragirre
17-Juan Ramon Garai
18-Jasone Giraldo
19-Ander Gallego
20-Saioa Altzua
21-Igor Altuna
22-Beronika Garai
23-Joseba Ugalde
24-Itsaso Ruiz de Larrinaga
25-Jabi Uribetxebarria
26-Kepa Altube