Arrasatear musikariak nagusi XI. Udaberri Musikalean

Mireia Bikuña 2015ko api. 14a, 13:38

Txorbela Otxoteak, Arrasate Musikaleko Orkestrak eta Goikobalu Abesbatzak parte hartu dute, besteak beste. Emanaldiak parrokian, San Frantzisko elizan eta Kulturaten egingo dituzte, aste bukaera honetan (apirilaren 17tik 19ra) eta hurrengoan (24 eta 25). Guztiak, 20:00etan.

Arrasateko musikariekin batera, Ikko perkusio taldea, Zura laukotea, Iruñeako Ahots Baxuen Abesbatza eta Euskal Barrokensemble egongo dira. Jarraian duzue egitaraua:

  • Ikko perkusio taldea: apirilaren 17an, 20:00etan, Kulturateko areto nagusian.
  • Iruñeako Ahots Baxuen Abesbatza: apirilaren 18an, 20:00etan, parrokian.
  • Txorbela Otxotea: apirilaren 18an, 20:00etan, parrokian.
  • Euskal Barrokensemble: apirilaren 19an, 20:00etan, parrokian.
  • Arrasate Musikaleko Orkestra eta Goikobalu Abesbatza: apirilaren 24an, 20:00etan, San Frantzisko elizan.
  • Zura laukotea: apirilaren 25ean, 20:00etan, Kulturateko areto nagusian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak