"Hautesleen elkartea osatzea erabaki dugu, edo horretan saiatuko gara behintzat, maiatzeko Udal hauteskundeetan izan gaitezen. Eta erabiliko dugun izena izango da Si se puede-Baleike Arrasate", jakinarazi du Igor Urizarrek.
Gaur, hilak 11, egin dute batzarra erabakia hartzeko eta hogei bat lagun elkartu dira. Orain arte egindako lanaren berri eman dute eta kode etikoa eta primarioak egiteko araudia aurkeztu dituzte. Ondoren aurrera jo edo ez hausnartu dute. "Podemos ez da egongo hauteskundeetan eta guk ere ez genuen asmorik. Hasiberriak gara eta hauteskundeen data gainean dago, hortaz, ez genuen halakorik pentsatuta. Baina herritarrek animatu egin gaituzte, eta horien ahotsa izan gura dugu", dio Urizarrek.
Datorren astean batzar konstituziogilea
Datorren astean, martitzenaren bueltan, batzar konstituziogilea egingo dute, eta orduan erabakiko dute alkategaia zein izango den eta zerrenda zeintzuk osatuko duten: "Primario irekiak izango dira, herritarrendako zabalik, eta guztion artean hartuko ditugu erabakiak", esan du Urizarrek.