Goizeko 10:00etan hasi da SUDCk antolatutako XXXV. Doke txapelketa. Eguraldi bikainarekin, eta lagunartean oso gustura ibili dira elkarte gastronomikoetako kideak. Gainera jatekoa eta edatekoa izan da eta ikusle ugari gerturatu dira jokua ikustera.
Ziar-Ola, Txalaparta, San Isidro, Santa Marina, Leize Txiki, Danok Bat, Udalpe, Amaika Gazte eta Karkabal elkartekoakizan dira bertan. Bederatzi elkarte aurten, eta guztiek punteria bikaina dutela erakutsi dute.
Finalaurrekoan, Udalpe elkarteak 42-32 irabazi dio San Isidro elkarteari, eta bestetik, Ziar-Ola, 40-37 nagusitu da Santa Marina elkartearen aurka. Hala, finala Udalpe elkarteak eta Ziar-Olak jokatu dute, bigarrenak garaile izanik 29-40ko emaitzaz. Hirugarren eta laugarren postuak berriz, Santa Marinako eta San Isidroko bikoteek jokatu dituzte eta Santa Marinakoak izan dira garaile 27-40 irabazita.
Urtero moduan, txapeldunak udaletxekoen aurka jokatu dute jana eta edaria nork ordainduko apustua eginez, baina Ziar-Ola elkarteko Antxon Bedia eta Eduardo Zelamin 'Txelis'ek aise garaitu dituzte Udaleko Inazio Azkarragaurizar alkatea eta Kepa Urteaga kulturako zinegotzia 42-19.