Herriko plazatik irten den manifestazioaren amaieran komunikatua irakurri du Iker Sanpedrok eta salatu du "estatu espainiarrak Euskal Herrian konponbide agertoki bat eman ez dadin duen trena nagusiena espetxe politika" dela. Gaineratu du: "ETAk jarduera armatua amaitutzat eman zuenetik espetxeetako egoerak okerrera baino ez du egin. Konponbide prozesua lehertu nahi du PPk aste honetako bezalako operazioarekin".
Elkartasuna adierazteko eskubidea
Bestalde, presoei elkartasuna adieraztea delitua ez dela azpimarratu dute. "Madrilek ez du jasaten euskal presoekiko elkartasunik inon ematea; bereziki, hemen. Baina erakusten ari da Europan egiten ari diren salaketak, eta euskal presoekiko erakusten duten elkartasunak bereziki egiten diola min".