Arrasate herritik Kurtzetxiki mendira zuzenean oinez joateko bi ibilbide prestatu ditu Arrasateko Udalak, Besaide Mendizale Elkartearekin batera. Ibilbideetako batek 6,5 kilometro ditu, bestea berriz, luzeagoa da, 11 kilometrotakoa. Udaleko Ingurumen zinegotzi Josu Peredak eta Besaideko Aitor Zubiagak eman dituzte xehetasunak bideoan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.