Miren Peñari agurra egin eta bere heriotza salatu dute Arrasaten

Jagoba Domingo 2015ko mar. 24a, 20:41

Pasa den zapatuan bere buruaz beste egin zuen Miren Peña Antsoaindarrarekin bat egiteko helburuarekin egin dute elkarretaratzea Kaleratzeak Stop plataformakoek; LAB sindikatukoek eta hainbat herritarrek salaketarekin eta agurrarekin bat egin dute argizariak eskuetan zituztela. Laboral Kutxak Arrasateko Iturriotz kalean duen sukurtsal parean elkartu dira protestarako eta bertan komunikatua irakurri dute.

Miren Peñak bere buruaz beste egitearen errudun izatea leporatu diote Laboral Kutxari; izan ere, banku-entitatearekin hipoteka-kreditua zeukan Peñak eta elkarretaratzean hipoteka-kreditu horren berregituratzearen ezezkoa leherrarazlea izan zela esan dute. Azaldu dutenez, berregituraren ezezkoak, Peña bere etxetik kaleratzen zuelako.

Laboral Kutxaren erantzuna

Hala ere, Laboral Kutxakoek komunikatu batean adierazi dute heriotzaren errua ez dela banku-entitatearena. Laboral Kutxak kaleratze prozedura hasi ez zuela azpimarratu nahi izan dute entitatetik. Tramitazioa hasi ez dutela argi uzteaz gain, gaineratu dute ez zutela erreklamazio prozedurarik egin, mailegu hipotekarioak ez zuelako ordaindu gabeko kuotarik.

Horrez gain, azaldu dute Laboral Kutxak egin duen jarduera bakarra, Peñak eskatu zuen berregituratze prozesuari erantzuna ematea izan dela; eta ezezkoa eman ziotela eragiketak ez zituelako legeriak eskatzen dituen baldintzak betetzen. Banku entitateak gogorarazi nahi izan du gainera, Peñari eurekin kontaktuan jartzeko eskatu ziotela bien artean konponbidea bilatzeko.

Kaleratzeak Stopekoen arabera, Laboral Kutxa erruduna da, ekonomia sozialaren markaren babespean, kaleratzeak egiten jarraitzen dituelako eta banku entitateaz gain, Espainiako Gobernuak ere erru zati handia duela gaineratu dute; legediak marjinazio sozialera eta miseria ekonomikora eramaten dituelako herritarrak. Elkarretaratzea amaitzeko Miren Peña txalo artean agurtu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak