Baloi jabetza pila baten huts egin dute arrasatearrek partiduko azken laurdenean. Valladolid gerturatzen joan eta berea izan da 17 segundoko azken jabetza. Bikain aprobetxatu dute: saskiratzea lortu eta gero, zenbait segundotako zalantza izan da, baina azkenean epaileak saskiratzea ontzat eman eta neurketaren amaiera adierazi du.