Arrasate Ahal Dugu-Podemos zirkuluko kideen arabera, Arrasatek "erreminta edo bide berri" baten beharra du: "Herritarren ahotsa erakundeetara modu sendo baten ailegatzeko beharra dago; hor egin behar dugu lana, ahalik eta batasun handienaz". Izen-emate orri batzuk banatuko dituzte gura duenak zirkuluarekin bat egin dezan. Programarik oraindik ez dute eratu: "Proposamenak baditugu baina ez dugu oraindik ezer finkorik. Gaur zirkulua eratu dugu eta hemendik aurrera hasiko gara programa lantzen, denon artean", dio Urizarrek.