Koalizioak hauteskundeetarako prestaketan jarraitzen du eta, hain zuzen, asteleheneko azken herri-batzarrean berretsi dute erabakia. Lanean jarraitzen dute, alabaina, batzarretan eta datozen asteetan emango dute landutako herri-programaren berri, hautagaien zerrenda osoarekin batera.
Eneko Barberena euskalgintzan murgildu da azkeneko urteetan: AEDn, Txatxilipurdin... Goienako Errektore Kontseiluko kide da, AEDko ordezkari moduan. Era berean, bloga dauka Goiena.eus-en, Barberenea izenekoa. Eta Puntua aldizkarian ere kolaboratzaile da, iritzi emaile moduan.