MUk sailkapenean liderra den Donostia Easoren kontra neurtuko ditu indarrak bihar iluntzean Iturripen jokatuko duten EBA mailako saskibaloi partiduan. Partidu berezia izango da gainera: jokalarien ekimenez, zaleek, Gipuzkoako Elikagaien Bankurako izango diren elikagaiak eroaten badituzte, ez dute sarrerarik ordaindu beharko. 20:30ean hasiko da partidua.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.