
Poliki-poliki, ekimenaren irismena handitzen joango denaren ziurtasuna azaldu du, abertzale ez diren gehiago batzen joango direla, aldarrikapena demokratikoa delako, ez soilik abertzaleena.
Beste herrialde batzuetako prozesuen inertzia aprobetxatu beharra ere aipatu du, Eskozia eta Kataluniako kasuei erreferentzia eginez.
Aurtengorako Erabakia Ehuntzen ekimena du martxan Gure Esku Dagok. Apirilaren 25ean Ehuntze Eguna egingo da herriz herri, eta ekainaren 21ean Joste Eguna hiriburuetan. Gure Esku Dagok erabakitzeko eskubidearen aldarrikapena gizarteratzen jarraitzen du horrela, bere sarea handitu nahian.