160 kiloko sardina, su hartzeko prest

Jagoba Domingo 2015ko ots. 17a, 16:01

Gaur iluntzean, 21:00etan, sardinaren hileta egingo dute Arrasaten. Ohiturari eutsi eta agur esango diete arrasatearrek inauteriei, SUDC-ekoek egindako sardina erretzen.

Sardinaren hiletarekin, iragana eta sozialki ezarria ehorzten da era sinbolikoan, indar gehiagorekin berpiztu daitezen eta gizarte eraldatua sortu dadin. Eta urteetan zehar bezala, aurten ere, SUDC-ekoek egin dute sardina.

Hilabetez lanean ibili ostean, SUDC-eko lokalean Andoni Altzelai sardinaren azken orduko detaileak amaitzen ibili da goizean, Sanzberrok sardinak su hartu dezan beharrezkoak prestatu bitartean.

160 kilo inguruko sardina 12 pertsonen artean eramango dutela esan du Altzelaik eta azken urteotan sardinari pisu kentzeko lanean ibili direla gaineratu du; besteak beste, burdinazko egitura aldatzen. Guztira 80 bat kilo kendu dizkiote sardinari.

Urtero jende gehiago

Duela hiru urtera arte, gauerdi inguruan ospatzen zuten sardinaren hileta, baina berandu zenez herritar gutxi hurbiltzen ziren plazara. Orain ordea, 21:00etan egiten dute eta bestelako da eta eguraldia kontran dagoen arren, seguruenik arrasatearrek ez dutela hutsik egingo.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak