Lanbideko buruak dio jendea hona etortzen dela lan aukerek erakarrita, ez gizarte laguntzek

Julen Iriondo 2015ko ots. 12a, 15:39

Lanbideko zuzendari Adolfo Alustiza Arrasaten izan da, Batzokian, diru sarrera bermatzeko errentaren gainean berba egitera etorrita. Alustizak gezurtatu egin ditu RGI delakoaren gainean azkenaldian zenbaitek esan izan dituzten gauzak, jendea erkidegora gizarte laguntzetatik bizitzera etortzen dela, adibidez.

EAJk antolatuta Arrasateko batzokian egindako hitzaldian Lanbideko buru Adolfo Alustizak azaldu du pobreziaren kontrako tresna dela dirusarrerak bermatzeko errenta. Gasteizko alkate Javier Marotok azken hilabeteotan martxan jarritakoa hauteskundeen testuinguruan boto batzuen truke egindako kanpaina izan dela adierazi du, eta gezurtatu egin ditu esan izan diren gauzak, jendea erkidegora gizarte laguntzetatik bizitzera etortzen dela, adibidez.

Martxan jarritako kanpaina onartezina dela adierazi du Alustizak, eta oso kaltegarria eta arriskutsua, jendea aurrez aurre jartzen duelako. Gidatu duenak gainera kanpaina gezurretan oinarritutakoa izan dela badakiela esan du Lanbideko zuzendariak.

Orain arte gaiaren gainean zegoen adostasuna hautsiz Javier Marotok gidatuta egindako kanpainari eman zaion erantzuna oso positiboa izan dela ere adierazi du Alustizak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak