Euskaltzaleen topaleku berria da orain Jai Zale taberna Arrasaten

2015ko urt. 22a, 11:01

Euskal Herrian Euskarazek hartu du Jai Zale taberna (Olarte, 37) eta aurrerantzean euskarari eta euskaltzaleei emandako txoko berria du Arrasatek. Tabernaz harago, berbaldiak, kontzertuak eta emanaldiak antolatuko dituzte besteak beste. Egunero dago zabalik 11:00etatik aurrera. Irati Goitia izan da bertako zerbitzariekin eta taldeko kideekin.

Egubakoitzean inauguratu zuen Euskal Herrian Euskaraz taldeak Jai Zale taberna.

Zela sortu zen taberna irekitzearen ideia?
I.T.: Aspalditik datorren kontua da. Euskalgintzak taberna baten  falta sumatu izan du ekintzak antolatzerako orduan. Abenduan aukera azaldu zitzaigun eta salto egin dugu.

Poteorako gunea baino gehiago izango da?
I.A.: Bai, hainbat funtzio izango ditu tabernak. Horien artean dago poteoa, baina planteatzen duguna da egitarau bat antolatzea, euskalgintzako jendearen bilgune edo topaleku izan dadin.

Zer motatako egitaraua?
I.T.: Momentuz bi kontu antolatu ditugu: inaugurazio egunean Txorbela otxoteak abestu zuen eta zapatuan The Convicts taldeak eskaini zuen kontzertua. Kultura batzordea sortu dugu eta asmoa da hilean behin zerbait prestatzea: antzerkiak, hitzaldiak, kontzertuak...

Zein eragilerekin zabiltzate harremanetan?
I.A.: Oraindik martxan jartzeko dago, baina Aed-rekin eta Zahar Berrirekin ekintzak antolatzea aurreikusten da. Hala ere, elkarlana ez da euskalgintzako erakundeetara mugatuko; ateak zabalik ditugu.

Zein izango da funtzionamendua?
M.U.: Astean zehar 11:00etan zabalduko dugu eta 23:00etan itxi. Egubakoitzean pixka bat beranduago itxiko dugu eta zapatuetan parrandarako aukera izango da. Domeketan ere zabalik egongo da. Bestalde, eguenetan pintxo-pote eskainiko dugu.
A.G.: Aipatu baita, bertako produktuen aldeko apustua egin dugula. Hala, ZerB eskaintzen dugu, adibidez. Jakietan ere bertako ekoizleen aldeko apustua egin nahiko genuke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak