Saioa iragartzeko egindako agerraldian azaldu dutenez, azken hilabeteotan Arrasatek datozen urteotarako dituen erronka ezberdinak aztertzen aritu dira arloz-arlo eta herritarrekin osatutako taldeetan.
Orain artekoa talde txikiagoetan egin ostean, adierazi dute aurrerantzean gainontzeko herritarren ikuspegi, planteamendu eta ekarpenak jaso gura dituztela EH Bilduren datozen lau urtetarako herri programa garatu eta osatzeko.
"Arrasate, eten barik eta detereminazioz eraikitzen jarraitu nahi dugu", adierazi dute prentsaurrekoan, eta gaineratu: "Arrasatear guztion eskubideak bermatuko dituena, berdintasuna helburu izango duena, euskalduna eta anitza, kalitatezko zerbitzu publikoduna, demokrazia oinarrizko ardatza izango duena, integratzailea eta herritarren parte-hartzea sustatuko duena izateko".