Den-dena gertu du Txatxilipurdi elkarteak aurtengo Txikilandiarako. Urtarrilaren 2an, 3an eta 4an egongo da zabalik Gabonetako jolas-parkea, Uarkape pilotalekuan. Ez da, ordea, frontoia leku bakarra izango; Gaztetxean ere makina bat gauza egongo da, iaz bezala, eta Musakolako Kiroldegiko igerilekuan uretako jolasak eta puzgarriak egongo dira. Urtarrilaren 2an izango da hori, barikuan. 11:00etatik 14:00etara egongo da zabalik uretako parkea.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.