Ezinbestekoek eta berritasunek bat eginda aurkeztu dute santamasetako egitaraua

Mirari Altube Arrese 2014ko abe. 9a, 19:39

Arbolapetako arbola zenari aipamena eginez aurkeztu du Santamas Komisiñuak egitaraua gaur iluntzean. "Urteroko ezinbestekuei eutsi eta berritasunen bat eskaintzeko gogoz gatoz. Izengo da omenaldi umilen bat, kuadrillen  arteko lehia sanoren bat, jarriko dotzau gure alie euskaldunon historia ezagutzeko balioko dauen itsasontzin baten eraikuntza…", iragarri dute Arrostaitz dantza taldeko Eneritz Urrutiak eta Komisiñoko Iker Jimenezek. Eta aurtengo txerrien berri eman dute: Holan eta Merke. Biak euskal txerri arrazakoak eta 110 kilo ingurukoak.

Berritasunei dagokienez aipatu lehen aldiz antolatu dutela kuadrillen arteko herri proba abenduaren 20rako; Biteri plazan izango da, 19:00etan.

Bigarren nobedadea izango da 35 urtez santamas egunean Arrasatera etorri den Iñaki Perurena harri-jasotzaile ohiari "omenaldi umila" egingo diotela, urteroko herri kirolen erakustaldiaren barruan, santamas egunean. 13:00etan izango da, Zaldibarko frontoian.

Bestalde, Albaola Itsas Kultur Faktorian San Juan baleontzia eraikitzen ari dira, XVI. mendeko galeoi baten erreplika historikoa. Hango arotzak Arrasatera etorriko dira arrasatearren aurrean pieza bat eskuz lantzera, XVI. mendean egiten zen moduan, opaitzur eta esku-zerraz. Hori izango da hirugarren nobedadea, abenduaren 27an, 10:00etatik 14:00etara, Seber Altube plazan.

Ezinbestekoak

Eta berritasunekin batera ezinbestekoa ezin falta. Horien artean daude bi txerriak. Abenduaren 21ean, 19:00etan, aurkeztuko dituzte Joseba Garitaonaindiaren baserrian hazitako Holan eta Merke, biak euskal txerri arrazakoak eta 110 kilo ingurukoak.

Abenduaren 22an, santamas eguna, artisau feria izango da beste behin. Berritasun birekin dator: batetik, Idoia Ibañezen ikasleek ehoziri lanak egingo dituzte; eta bestetik, Nafarroatik etorrita forja lanak egingo dituzte. Eta ezin falta ganadu eta hegazti feria ere.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak