Izen handiko hauspoen geldiune bilakatuko da Arrasate datorren asteburuan

Ander Larrañaga 2014ko abe. 1a, 15:52

Aurten ere mundu osoko akordeoi-joleen geldiune bilakatuko da Arrasate. Arrasate Hiria Nazioarteko 22. Akordeoi Lehiaketa, Gipuzkoa 35. Akordeoi Lehiaketa eta Gipuzkoa 27. Akordeoi Jaialdia izango dira abenduaren 5etik 7ra bitartean ospatuko direnak. Hauspoz-ek, Euskal Herriko Akordeoi Elkarteak antolatzen ditu jaialdi hauek urtero. Atzo, egubakoitza, egin zuten lehiaketa horiek aurkezteko prentsaurrekoa Hauspoz-eko zuzendaria den Aitor Furundarenak eta Udalekoek.

Azpimarratzekoa da aurten lehiaketen parte-hartzea asko hazi dela; 396 partaide daude, iaz baino %19 gehiago. Aipatzekoa da ere, nazioarteko lehiaketan munduko txoko desberdinetako 14 akordeoi-jole lehiatuko direla; Alemaniatik, Txinatik, Espainiatik, Errusiatik, Eslovakiatik, Kazakhstandik, Poloniatik, Serbiatik eta Euskal Herritik datoz, hain zuzen, horiek.

Izen handiko epaimahaikideak

Urtero lez, txapela kentzeko moduko epaimahaia izango da: Euskal Herriko zein Europako eskarmentudun musikariak etorriko dira. Errusiako Friedrich Lips, Norvegiako Geir Dragsvoll, Stefan Hussong alemaniarra eta Iñaki Alberdi eta Ramon Lazkano euskaldunak dira epaimahaikideak, hain zuzen ere.

Lehiakortasuna baztertzeko jaialdia

Esan bezala, Hauspoz-ek antolatzen ditu lehiaketa hauek. Gipuzkoa Akordeoi Jaialdiari dagokionez, Hauspoz-en filosofia pedagogia eraikitzailearekin bat datorren jaialdia da. Helburua da, akordeoi ikasleek parte hartzea, lehiakortasunari garrantzia eman gabe.

Hauspoz-ekoek azaldu dutenez, garrantzitsua da ikasleek helburu sano batzuk ezartzea, beti ere, garaipenarekin itsutu barik. Horregatik, hain juxtu, da jaialdi bat eta ez lehiaketa bat. Hala ere, helburu txiki horiengatik, sailkapen bat egiteko hiru domina banatuko dira: urrezkoa, zilarrezkoa eta brontzezkoa. Hauspoz-eko Aitor Furundarenak dioenez, jaialdi horrek ematen dio bizia lehiaketa multzo horri, ikasle, irakasle eta gurasoen harremanak ematen duen aberasgarritasunagatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak