Lore Gazteak dantza taldearen 50. urteurrena borobiltzeko, abenduan hainbat ekintza egingo dituzte

Maialen Torres 2014ko aza. 25a, 14:33

Arrasateko Lore Gazteak dantza taldeak 50 urte bete ditu aurten, eta dagoeneko urteurrena ospatzeko hainbat ekintza egin dituzte. Baina hori nahikoa ez, eta abendurako erakusketa bat, hitzaldi bat eta ikastaro bat antolatu dituzte.

Alde batetik, taldeko arropa eta argazkien erakusketa jarriko dute Kulturaten, abenduaren batetik hogeira bitartean. 300 argazki baino gehiago jarriko dituzte ikusgai, baita 30 jantzi inguru ere. Astelehenetik ostiralera egongo da ikusgai,  arratsaldeko 17:30etik 20.30era. Erakusketan gainera, taldearen ibilbidea laburbiltzen duen ikus-entzunezko bat egongo da, eta salgai jarriko dute abenduaren 9tik aurrera, 12 euroren truke.

Bestetik, Ane Albisuren eskutik, hitzaldia izango da abenduaren 11n. Tradiziozko jantziak izango ditu hizpide, eta dantzarako jantzien azken ehun urteetako ibilbidea aztertuko du, besteak beste.

Azkenik, Santamasak gertu direla eta, baserritar jantziaz gain, burko zapien erabilera sustatzeko asmoz, Xeli eta Ixiar Arregik ikastaroa eskainiko dute. Abenduaren 16an izango da, eta gainontzeko ekintza guztiak bezala, dohainik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak