Nere Arregi Behobia-Donostian debagoiendar emakume azkarrena

Imanol Beloki 2014ko aza. 11a, 14:52

Nere Arregi korrikalari Arrasatearra Behobia-Donostia lasterketan izan da pasa den aste bukaeran. Hirugarren aldiz hartu du parte lasterketa honetan eta aurten, emakumezkoetan hemezortzigarrena iritsi da helmugara, Debagoieneko lehena (1:21:55)tako denboran.

Nere Arregi duela sei urte inguru hasi zen korrika-lasterketetan apustu bategatik eta marka onak lortu zituenez lasterketetan parte hartzen jarraitzen du gaur egun. Izan ere, debagoieneko emakumezko azkarrena izan zen eta asko gustatzen zaio Behobiatik Donostiara bitarteko lasterketa.

Behobia-donostia lasterketa hiru aldiz egin du; lehena amarekin, bigarrena duela bi urte eta aurten hirugarrena emaitza ederrarekin. Aurten gainera, eguraldia lagun izan arren, ibilbide aldaketa batzuk izan dira lasterketan. "Jende gehiago ikusi dut ibilbide berrian eta gogorragoa egin zait. Muskularki tobogan gehiago…baina orokorrean aldaketa hobea iruditzen zait".

 Deskantsatzea gomendagarria

"Ziga Gim" gimnasioan egiten du lan, baina kirol larregi egitean deskantsatu beharra dagoela dio Arregik. Gimnasioan klase asko ematen ditu eta gainera, horrez gain, asko entrenatu dela dio arrasatearrak: "Behobia ere entrenamendu gisa hartzen dut. Kilometro asko ditu eta abiadura asko landu ez dudan arren… pozik. Maratoiak horrela direnez entrenamenduak gogorrak dira. Astean bost egun".

Debagoiendar asko joaten da parte hartzera eta animoak ematera Behobia-Donostiara eta animoek asko laguntzen dutela dio Arregik. Entrenatzen eta lasterketak irabazten jarraitzea espero du.

Arrasate-Oñati lasterketan irabazle

Bestalde, Behobia-Donostia lasterketaz gain, Arrasate-Oñati bitarteko lasterketa irabaztea lortu zuen urriak 12an. Etxean garaipena lortzeak gehiago motibatzen duela dio eta orduan prestatuago zegoela, nahiz eta korrika egiteko bero gehiegi egiten zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak