Harreman denda edozeini zabalduta dago eta eskatzen duten gauza bakarra da gutxienez hilabetean behin joatea. Boluntarioen funtzioak dira txandak egitea (astelehenetik zapatura, goizetan 10:00etatik 13:00etara, eta arratsaldetan 17:00etatik, 20:00etara) eta azokako postuetan egotea. Gorka Martinezek hainbat urte daramatza denda kudeatzen, eta azaldu duenez, malgutasun osoa eskainiko diete boluntario izateko prest daudenei, norberaren ordutegia edota egutegia oztopo izan ez daitezen.
Orain arte, elkarlanean lortu dute Arrasateko eta bailarako hainbat denda eta tabernatan Bidezko Merkataritzako produktuak saltzea: kakaoa, azukrea eta kafea, besteak beste. Egindako lanagatik, eskerrak eman nahi izan dizkie Martinezek boluntarioei. Parte hartu nahi dutenek 628512278 telefonora deitu edota dendara bertara joan besterik ez dute.
Dena den, nabarmendu nahi izan du, erosketen aukeran "boterea" kontsumitzaileak duela, eta deia egin die Bidezko Merkataritzaren aldekoei Hiper Eroski ondoko dendara gerturatzeko. Bestela, bailaran zehar beste hainbat puntutaen ere aurki daitezke Bidezko Merkataritzako produktuak.
Bergara: Arantxa denda (azoka).
Arrasate: Feli denda, Mari belardenda, Eskozenterra, Irati taberna, Batzokia, Iturripe Elkartea.
Eskoriatza: Namaste denda.
Leintz-Gatzaga: Labide denda.
Aramaio: Aramaiz ur. Ekonomatua.
*Eurkovazza eta Bidebarri vending enpresek ere eskaintzen dituzte euren produktuak