Denis Josselin funanbulista Arrasateko plazan lurretik 15 metrora jarritako sokaren gainean ibili zen egubakoitzean. Funanbulistaren ekitaldi ikusgarriarekin jarri du abian Arrasateko euskalgintzak kanpaina berria. Udaletxeko balkoian jarritako pankartak jakinarazi zuen horren leloa: "Badago hizkuntza ohiturak aldatzea baino gauza zailagorik. Arrasaten, euskaraz".
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.