Txalapartarien doinuek egin zieten ongietorria elkartutakoei, eta amandrearen ipuinak guztiak lotu zituen. Hasi plazan hasi zen ekitaldia, baina herriko txoko ezberdinetara jo zuten musikarien gidaritzapean. Han eta hemen, ipuinaren hariari jarraika ibili ondoren, plazara itzuli ziren guztiak eta soketatik zintzilik zeuden akrobaten lanarekin bukatu zen saioa.
Hogei urte egin ditu Txatxilipurdi elkarteak eta horixe ospatzen dabil azken asteotan. Ospakizun horien barruan sartu dute Gau-Eguna.