PSE-EEko Oscar Garcia aurkeztu da Arrasateko alkatetzarako hautagai

Ander Larrañaga 2014ko urr. 24a, 18:24

Badatoz Udal hauteskundeak eta alderdiak hasi dira poliki-poliki euren hautagaiak aurkezten: Arrasaten esaterako, PSE-EE alderdiko Oscar Garciak hauteskunde primarioetan alkatetzarako hautagai izateko bere burua aurkeztu du. Orain arte, Aritz Arrieta izan da sozialisten ordezkaria, baina, bere karguan jarraituko ez duenez Garciak bere hautagaitza aurrera eramatea erabaki du.

Arrasateko sozialisten bozeramaile izandako Paco Garciaren semea eta Stop Atez-ate plataformako ordezkaria izateagatik ezaguna da Oscar Garcia. Momentuz aurkeztutako hautagai bakarra den arren alderdi sozialisten barruko edozeinek eskain dezake bere burua kargurako; hala ere, ez dela inor gehiago aurkeztuko aurreikusten da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak