Mundu osoan ezaguna da Denis Josselin bere ikuskizun zirraragarriak direla-eta; Parisen, besteak beste, bi aldiz zeharkatu du Sena ibaia 30 metroko altueran. Arrasaten 15 metrotara baina, plaza zeharkatuko du eliza goikaldetik udaletxe goiko lehio batera eta 40 metro inguruko ibilbidea egingo du; ordu erdiz egongo da funanbulista soka gainean, 19:00etan hasita.
20 urte baino gehiago daramatza Josselinek antzerkirako potentziala soka gainean erakusten, bere ekintza gogoangarriak eta errepikaezinak eginez. Baina, ez da akrobata soil bat; frantsesak, antzerkia, argia, eta soinua uztartzen ditu bere espektakuluetan, irudi oinirikoak sortuz. Beraz, esan genezake, funanbulismoaren artearen tontorrean dagoela.