Behin betiko lanpostuak eta kapital itzulera eskatzeko manifestazioa egingo da zapatuan

Amaia Txintxurreta Guridi 2014ko urr. 22a, 19:20

Fagor Etxetresnen eta Edesaren itxierarengatik kaltetutakoek manifestazioa deitu dute zapaturako, hilaren 25erako. Fagor Etxetresnen San Andresko egoitzatik irtengo da manifestazioa 11:30ean eta bi eskaera egingo dituzte: kaltetuak izan ziren langile guztiendako lanpostu finkoak lortzea eta kapitalak bueltatzea eskatuko dute.

Salatu dute 1.500 lagunetik gora behin betiko birkokatu gabe daudela, eta urtebete pasa baldin bada ere, 411 langilek ez dutela egun bakarrean lana egin. Gaineratu dute, euren dirua kooperatibak kudeatzeko utzi zituztenei erantzunik eman gabe jarraitzen duela MCCk.

Kooperatibismoa "birpentsatu" beharra

Kooperatibismoa birpentsatu egin behar dela ere adierazi du Ordaindu plataformako Mikel Olabek, eta horretarako, beharrezkoa omen da kooperatibetan aberastasuna eta lana banatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak