Auzoko Jai Komisiñoak antolatuta, Musakolako gazteek merezi duten eguna ospatu zuten zapatuan. San Isidroetan, izaten den auzo-bazkarian sortu zen Musakolako Gazteen Eguna antolatzeko ideia eta aurtengoa bigarren eguna izan da. Goizean ekin zioten festari.
Arratsaldean trebezia ezberdinetako froga motzak egin zituzten. Horrez gain, Gaztetxokoak antolatutako Musaokea eta ping-pong eta futbolin txapelketak ere izan zituzten.