Egin beharrekoak eginda, Maritxu kajoira bueltatu da

Jagoba Domingo 2014ko urr. 6a, 16:38

Beste urte batez dotore jantzi zen Arrasate Maritxu Kajoiren omenez, eta honek egun luze eta polita oparitu zien txikiteroei. Urteroko inkognita zen miraria, eta aurtengoan, protesta bezala etorri da.

Penitentziatzat ajea duen ama-birjina bakar eta Arrasaten maiteenak, ehunka bekatari hartu ditu aurten ere. Jada egun osoko prezesio jendetsu bihurtuta, dotorezia dute maritxuzaleek debozio-ikur. Kale eta jatetxeak berriz ere beteta, txiki, gazte, nagusi eta familiak elkartzen ditu Maritxuk gaur egun, goizetik koadrilan pilatuta denak, Arrasateko jairik ezagunenaz gozatzeko.

Goizetik hasi zen festa eta kaleak alaitasunez bete zituzten eskapularioa lepoan zeramaten guztiek. Askok, herriko plazan Goienak jarritako photocallean argazkiak ateratzeko aukera ez zuten galdu; Hollywoodeko izarrak bailira, alfonbra gorrian posatu zuten. Argazki guztien artean onenak aukeratzeko denbora dago oraindik goiena.eus webgunean, eta aukeratutakoekin poster berezia banatuko da egubakoitzeko Goiena paperarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak