Egun osoko festa izan zuten askok atzo Arrasaten, egun osokoa eta berriak argitu arte iraun duena askorentzako. Festako momentu gorena, ordea, iluntzeko 20:30ean iritsi zen, Maritxu Kajoiri lore eskaintza egin eta mirariaren garaia iritsi zenean.
Ohiko trakak utzitako ke artetik Palestinako bandera agertu zen horman, aurreko hilabeteetan herri hark bizi izan duen erasoagatiko –eta urteetan bizi duen egoera zailagatik– elkartasun gisa. Une horretan eztanda egin zuen festak, eta, esan bezala, ordu luzez luzatu da oraindik.