450 metro koadro erabilgarri ditu egoitzak; hamar bulego, bi bilera gela, harrera, itxarongela eta komunak. Instalazio berriek zerbitzua hobetzea ekarriko dute, besteak beste, "kalitatea hobetuko delako": "Hurbileko zerbitzua izateaz gain herritarren pribatutasuna bermatuko dugu", dio Amaia Larrañagak, Ongizate zinegotziak.
Hamahiru langile ditu Ongizate zerbitzuak eta egoera desberdinetan dauden herritarrei eskaintzen die laguntza; zailtasun ekonomikoak dituztenei, menpekotasuna eta ezgaitasuna dutenei, adin txikikoei, drogomenpekotasun arazoak dituztenei, etorkinei eta abar.
Udaleko Gizarte Zerbitzutik adierazi dute euren helburua, elkartasuna ardatz, jendarte justu eta solidarioa eraikitzea dela eta horregatik, gizartean gertatzen ari diren aldaketei aurre egitea dela lehentasuna.