Elkartasun eguneko manifestazioarekin bat egin zuten Asun Arana eta Arantxa Sasiain iheslariek

Aitziber Aranburuzabala 2014ko ira. 15a, 17:07

Espero ez zen amaiera izan zuen Arrasateko Elkartasun eguneko manifestazioak; izan ere, 40 urte herritik kanpo eman ondoren, Axun eta Arantza iheslariak sorterriko plazan agertu ziren manifestazioarekin bat egiteko.

Txalo artean hartu zituzten plazan bildutako guztiek eta omenezko agurra eta lorak jaso ondoren, "urteetan herritar askorengandik jasotako elkartasuna" eskertu zuten. Taula gainetik jaitsi zirenean, plazan batutako askoren besarkadak jaso zituzten.

Elkartasun eguneko antolatzaileak oso pozik daude euskal preso, errefuxiatu eta iheslarien eskubideak aldarrikatzeko agerraldiak izan zuen harrerarekin; horien esanetan, 1.000 lagun batu ziren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak