Bizipozaren herria izango da Arrasate

Jagoba Domingo 2014ko ira. 10a, 08:30

Porrotx eta Ane Pirata Arrasaten izan dira gaur  Bizipozaren Jaiaren nondik norakoak azaltzen eta hainbat neska-mutikok eurekin argazkiak ateratzeko aukera ez dute galdu. Bi asteburu barru helduko da Bizipozaren jaia Arrasatera, irailaren 21ean, Goiena tartean dela, Arrasateko hainbat eragile eta talderekin antolatu dute jaia Irrien Lagunek.

Hiru asteburu barru helduko da Bizipozaren jaia Arrasatera, irailaren 21ean, eta dagoeneko motorrak berotzen dihardute. Gaur Porrotx eta Ane Pirata Arrasaten izan dira jaiaren nondik norakoak azaltzen eta hainbat neska-mutikok eurekin argazkiak ateratzeko aukera ez dute galdu.
    
Irailaren 21ean, domekan, goizeko 10:00etan hasi eta arratsaldeko 18:00ak arte Irrien Lagunak gizartegintzak Arrasateko Udalarekin, herriko hainbat elkarterekin eta Goiena Komunikazio Taldearekin elkarlanean antolatutako jaia ospatuko da. Gune nagusia Biteri plazan egongo da, eta bertan pailazoak, tailerrak, magia, abesbatzak eta beste hainbat ikuskizun egongo dira. Gune nagusirako sarrerak salgai daude dagoeneko Elkar dendatan. Biteri plazaz gain ordea, beste hiru gune egongo dira, Azoka plaza, Seber Altube plaza eta Jokin Zaitegi plaza.

Irrien Lagunak gizartegintzakoek antolaturiko ekintzez gain, Arrasateko hainbat elkarteek ere lagunduko dute, adibidez gaztetxekoek serigrafia tailerra antolatuko dute eta norberak bere kamisetak eramateko deia zabaldu dute, bertan serigrafiak egin al izateko. Txatxilipurdik ere zeresan handia izan du Bizipozaren jaia antolatzerako orduan eta 20 urte betetzen dituela aprobetxatuz, zorion beroa eskaini die Porrotxek, tartean aurkezpenean egon den Eguzkilaruri.

 

Egitaraua

BITERI PLAZA:

10:00etan Gunearen irekiera

10:30ean Harrera Instituzionala

11:00etan Abesbatza

12:00etan Pirritx, Porrotx eta Marimotots

15:00etan Karaokea

16:00etan Apar Festa (Jokin Zaitegi Plazan)

17:00etan Ane eta piratekin parrandan

 

ELKARTEEN EGITARAUA

10:00tatik 12:00etara Kirol egokituak eta txakur erakustaldia (Gipuzkoako Kirol

Egokituen Federazioa eta Aurrera Atera elkartea)

15:00etatik 16:00etara Kaxoi tailerra (Kale dor Kayiko elkartea)

16:00etatik 17:00etara Txakur erakustaldia (Bocalan Biak Bat elkartea)

 

  • Goizean zehar:

Erraldoi eta kilikien konpartsa herritik zehar

Dantzariak herritik zehar

 

  • Egun osoa zehar:

Serigrafia (Arrasateko Gaztetxea)

Hazi Landaketa (Ereindajan elkartea)

Ludoketa txokoa (Txatxilipurdi)

Eskulanak (Txatxilipurdi)

Aurpegi margoketa (Txatxilipurdi)

Berramesten Tailerra (ordua zehazteke) Txatxilipurdi

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak