Dena gertu Arrasateko Elkartasun Egunerako

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko ira. 9a, 20:04

Euskal preso, iheslari eta errefuxiatuen eskubideen aldeko Elkartasun Eguna egingo da zapatuan, hilak 13, Arrasaten. Atzo, martitzena, aurkeztu zuten egitaraua eta egunerako propio atera duten Hainbat ohe huts diskoa. Gainera, bideoklipa ere ezagutzera eman zuten abuztuan. Egitarauari dagokionez –albiste barruan ikusgai–, gogora ekarri dute bazkarirako txartelak eguaztenera arte, hilak 10, egongo direla salgai 12 eurotan, Irati, Monte eta Amaiur tabernetan. 

Egitaraua aurkezteko agerraldian adierazi dute, besteak beste, elkartasuna "hitz potoloa" dela: "Herri honek ondo daki hitz horren esanahia. Betidanik adierazi du anaiarekiko, beste herriekiko eta espetxean zein herritik urrun aurkitzen diren senide zein lagunekiko elkartasuna". 

Elkartasuna, "norantza bakarra"

Herriko euskal preso, iheslari eta errefuxiatuen egoera zein den aditzera eman ostean, bizitzak "norantza bakarra" erakusten duela azpimarratu dute: "Elkartasuna, guztion arteko lana, sare sendoak sortzea eta fitxak mugitu behar dituztenei fitxak mugitzera behartzea lortu behar dugu. Loreak moztuko dituzte, baina udaberria ezin izango dute gelditu!".

'Hainbat ohe huts' diskoa salgai

Era berean, gaur bertan heldu den eta egunerako propio atera duten Hainbat ohe huts diskoa aurkeztu dute. Zortzi kantu ditu eta dagoeneko salgai dago Dat, Amaiur, Irati eta Iluntz tabernetan. 

Jarraian irailaren 13ko egitarau osoa:  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak