Mondragoni negoziazio mahaia eskatzeko kanpatuta

Jagoba Domingo 2014ko ira. 8a, 14:18

Mondragon taldeko arduradunekin negoziazio mahaia lortzeko asmoz kanpaldiari hasiera eman diote gaur Ordaindu eta Eskuratuko kideek. Kanpaldia hasteaz gain, manifestazioa egin dute MCC-ren egoitzaraino eta bertan hiru idatzi entregatu dituzte.

Bizi duten egoera behin eta berriz salatu ostean, gaurtik hasi eta irailaren 19ra arte kanpaldia egingo dute Jose Maria Arizmendiarrieta ibilbidean. Negoziazio mahaia lortzeaz gain, euren defentsaren berri eman dute.

Kanpaldia hasi eta elkarretaratzea egiteaz gain baina, MCC-ko eraikineraino igo dira manifestazioan, arduradunei hiru idatzi emateko asmoz; lehenengoa Iñigo Lamarca Arartekoak idatzitakoa, korporazioko arduradunei, Ordaindu eta Eskuraturekin negoziatzeko eskatzen duena. Bigarrena, arduradunekin zita bat eskatzeko idatzia eta azkena elkarteek idatzitakoa. Idatzian kooperatiba etikoago eta sozialago bat eskatzen dute; aberastasuna eta lana banatzen dituen kooperatiba bat.

Kanpaldia egingo dute bi astean eta bertan egongo dira  9:00etatik  17:00ak artean, egoera salatu eta herritarrei informazioa zabaltzeko prest. Horrez gain, gaur eta eguenean mobilizazioak iragarri dituzte kanpalditik MCC-ko egoitzaraino, helburu garbi batekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak