Astelehenean, prentsaurrekoarekin emango diote hasiera kanpaldiari Arima Zurin, goizeko 11:00etan. Oondoren, MCCra martxa egingo dute, bertako arduradunei plataformaren aldarrikapenak helarazi eta negoziaziorako hitzordua eskatzeko. Hortik aurrera, ekintza gehiago ere izango dira, datorren astean eta hurrengoan zehar banatuta. Olabek gaineratu du badutela esperantza aurrera pausoak emateko, izan ere "kooperatibismo etiko batek ezin du bere gain halako iruzurra mantendu eta kooperatibismo sozialaren aldeko apustua egin nahi badute, gurekin duten arazoa konpondu beharko dute", azaldu du.