Donostiako orfeoiaren eta Goikobaluren arteko harremana estua da aspalditik eta horren adierazle da, besteak beste, hilaren 20an eskainiko duten kontzertua. Goikobaluko zuzendari Iñaki Maidaganek azaldu duenez, ez da kontzertu sinfonikoa izango: "Piano-joleak etorriko dira eta hainbat motatako abestiak joko dituzte. Kontzertu ederra eta berezia izango da".
Azaroaren 15ean, Carmina Burana
Horrez gain, azaroaren 15erako beste ekitaldi berezi bat antolatu dute abesbatzakoek. Egungo kideekin eta 25 urteotan parte hartu izan dutenekin Carmina Burana obra interpretatuko dute Amaia antzokian. Koroko kide ohiei gonbidapenak bidali dizkiete eta orain horien erantzunaren zain daude.