Uribarrin guztia prest, auzoko jaietarako

Astea lanean eman ostean, Uribarriko jaietako batzorde kideek ia guztia prest dute aurtengo jaiak behar bezala ospatu ahal izateko.  Tortilla txapelketa, bertsolariak... egubakoitzetik domekara auzoan ez da aspertzeko astirik egongo.

Lanaren ostean jaiaren txanda da, eta festak gaur hasiko dituzten arren, aste bukaera osoan zehar, uribarri auzoan ez da aspertzeko astirik egongo. Beti moduan, ekintzak Itxaropena elizaren aurrean dagoen plazan egingo dituzte.

Horrelako egitarau batekin ez da harritzekoa, jai hauek izan duten bilakaera positiboa. Urte gutxitan bizkor errotu dira eta jendeak oso gustuko ditu, egitaraua ere jendea bezala handitzen eta osatzen joan da, eta hasierako urteetatik hona, ekintza berriak egiten dituzte. Aurtengo auzo afarian adibidez 90 bat pertsona batuko dira.

Auzotarra izan edo ez , aste bukaerarako planik ez duten horiek,  Uribarrin gustuko izango duten hitzordu bat baino gehiago topatuko dute. 

JAIETAKO EGITARAUA

Abuztuak 22, egubakoitza

  • 16:30 Jaiei hasiera emateko etxafuego jaurtiketa
  • 17:00 Umeentzako jolasak
  • 18:00 Txokolatada
  • 18:30 Buruhandiak
  • 19:00 Trikipoteoa
  • 21:00 Auzo afaria, ondoren Sei pistolak eta trabuko bat taldearen emanaldia

Abuztuak 23, zapatua

  • 11:00 Etxafuego jaurtiketa eta buruhandiak
  • 12:00 Nagusientzako jolasak, ostean, txikiteoa
  • 18:00 Bergarako zezen eta poney eta zezenekin jolasak
  • 19:00 Pintxo potea Kaixo taldeak girotuta
  • 22: 30 Bertso saioa (Andoni Egaña, Amets Arzallus, Sebastian Lizaso eta Maialen Lujanbio)
  • 24:00 Erromeria Kaixo taldearekin
  • 24:00 Bolo txapelketa (Izena ematea 10 euro)

Abuztuak 24, domeka

  • 11:00 Etxafuego jaurtiketa
  • 11:30 Umeentzako puzgarriak
  • 11:30 IV. Patata tortilla txapelketa
  • 12:00 Meza nagusia
  • 16:30 Mus txapelketa (Izena ematea, 20 euro bikote bakoitzak)
  • 16:30 Umeentzako bolo txapelketa
  • 17:30 Umeentzako puzgarriak
  • 18:00 Titau talderekin dantzaldia

 Oharra: Abuztuaren 22 eta 23an bolatokia zabalik egongo da 23:00tik aurrea

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.