Arrakastaren bidea hartu duen zinema zuzendari arrasatearra

Imanol Gallego 2014ko abu. 19a, 15:49

Manu Gomez zine zuzendariak erronka handiak ditu gustuko eta Das Kind horren adierazle izan da. Zuri beltzean eta alemanez filmatu duen laburmetraia 52 zinemalditan aukeratu dute eta 14 sari lortu ditu.

XIX. mende bukaeran Austrian gertatutako istorio bat kontatzen du filmak. 18 minututan mundua aldatuko duen istorio baten lehen urratsak azaltzen dira. Das Kind laburmetraiak ibilbide luzea egin du munduko zinemaldietan eta hain kuttuna zuen proiektu honek poztasun handiak eman dizkio zuzendari arrasatearrari. Atzo bertan jakin zuen Gomezek bere filmak La nit mes curta zinemaldian epaimahaiaren saria jaso duela.

Laburmetraiak bere ibilbidea egiten duen bitartean, zuzendaria hasi da hurrengo proiektuak prestatzen. Horretarako gainera, bere jaioterria aukeratu du, gomez bazkide den Oddity Films ekoiztetxearen egoitza Arrasaten egongo da-eta. Ekoitzetxe berri honen bitartez garatuko ditu eskuartean dituen bi proiektuak. "Denboran oso aldenduta dauden bi gai dira, baina antzekotasun asko dituzte. Batean errepresio frankistan murgiltzen naiz, eta bestean zorigaiztoko Gazan kokatzen dut istorioa", dio zuzendariak.

Bi proiektu hauek garatzen dituen bitartean, Das Kind filmarekin beste zinemaldi batzuk ezagutzen jarraituko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak