Fagor Etxetresnak CNArendako izango da

Ubane Madera 2014ko uzt. 29a, 13:05

Hala jakinarazi du Pedro Malagon epaileak eguerdian argitaratutako autoan. Dioenez, CNAren eskaintza hobea izan dela-eta, hartu du erabakia. "Ez da zaila, bi eskaintzen arteko desberdintasun nabarmenak ikusita; prezioa: CNAk 38.500.000 euro eskaintzen ditu, Cevitalek, 28.000.000 euro; sartu barik bezeroen saldo-prezioa", dio, besteak beste. CNAren eskaintza osoa dirutan, edozelan ere, 42,5 milioi eurokoa da.

Beste aldagai bat CNAren alde egiteko da, talde kataluniarrak abian jarri gura duen negozioaren perimetroa. CNArena handiagoa da. Zera gura du: Eskoriatzako, Arrasateko Garagartzako eta San Andresko plantak eta Bergarako Geyserren erdia. Eta Edesa eskuratzeko nahia ere erakutsi du, aurrerantzean haren erabileraren lagapena aukeren artean duela.

Negozio guztiak

Horrekin batera, Fagor Etxetresnen negozio guztiekiko interesa du CNAk, egosketarekiko, garbiketarekiko, etxetresna elektriko txikiekiko zein lerro hotzarekiko (hozkailuak). Garrantzitsua da azken hori batez ere, izan ere, talde kataluniarra izan da bakarra lerro hotzarekiko interesa erakutsi duena.

850 lanpostu

Horrez guztiaz gainera, lanpostu kopurua ere aintzat hartu du Malagon epaileak CNAren alde egiterako orduan: CNAk 850 lanpostu sortuko ditu 4 urtean (zeharkakoak kontuan hartu barik); eta Cevitalek, berriz, 545 besterik ez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak