Handiak egin ditu Mondrak historian, Atxabalpen, eta goi mailako partiduak ikusi dira berdegune hartan: Realaren eta Eibarren arteko adiskidantzakoa tarteko, Aretxabaletako Kilometroen alde. Iraupen laburra izan zuen ordea, Garagartzako futbol zelaiak, aurretik Iturripen aritu zelako Mondra. 2007tik itxita egon ostean, baloia berriro ariko da Atxabalpeko zelaian, baina konponketak egin beharko dituzte Eibarrek entrena dezan. Horrelaxe dago gaur egun.