Goienak eta Antxintxikak hitzarmena sinatu dute

Jagoba Domingo 2014ko uzt. 22a, 16:32

Antxintxika krosak hamar urte beteko ditu aurten eta edizio berriak hainbat berrikuntza izango ditu. Lasterketaren jarraipena egin eta oihartzun handiagoa emateko helburuarekin, Goienak eta Antxintxikak hitzarmena sinatu zuten atzo.

Antxintxika triatloi taldearen proba kuttuna, Antxintxika krosa, hamarkadara helduko da aurten eta oihartzun handiagoa eta lasterketaren jarraipena egiteko asmoz, atzo hitzarmena sinatu zuten Mikel Lasak, Antxintxikaren izenean eta Xabier Urtzelaik Goienaren izenean.

Soraluzen hasi eta Bergaran amaitzen den lasterketa gero eta entzutetsuago bihurtu da azken edizioetan eta iaz pantaila erraldoi batean lasterketa zuzenean eskaini bazuten, aurten pauso bat haratago eman dute. Goienarekin sinatutako hitzarmenari esker, Goiena Telebistan, goiena.eus webgunean eta Asteleheneko Goiena Paperean estaldura handiagoa izango du hamar kilometroko lasterketak.

Azaroaren 2an jokatuko da Antxintxika krosa eta aurreko bederatzi edizioetan zapatutan egin bada ere, aurten domekara pasatzeko apustua egin dute, horrela egun osoko jai bat egin al izateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak