Goikobalu abesbatzaren kontzertua Loramendi elkartearen 50. urteurrenean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko uzt. 16a, 16:06

Bedoña auzoko Loramendi elkarteak 50 urte beteko ditu uztailaren 31n, San Inazio egunean. Urteurren borobila ospatzeko hainbat ekintza egin dituzte urte osoan zehar. Joan den domekan, esaterako, auzoa hobeto ezagutzeko ibilbidea egin zuten, eta domeka honetan Goikobalu abesbatzak abestuko du meza nagusian. Elkartea auzoko aisialdirako ezinbesteko gune da egun.

Arrasateko Bedoña nortasun handiko auzoa da. Nekazari-auzoa, balio historiko eta kulturalean oinarritutakoa eta landa eremuko paisaia zoragarria eskaintzen duena. Eta auzoaren erdian dago Loramendi elkartea, gaur egun bedoñarren aisialdirako ezinbesteko gunea dena.

Elkarteko bazkideak ospakizunetan murgilduta daude, izan ere, laster 50 urte beteko dira elkartea ireki zenetik. 50 urte pasa dira dagoeneko. Urte asko dira, bazkide batek gogoratzen duenez.

'Loramendi', presente oraindik

Elkarteari izena ematen dion pertsonaia historikoa, Juan Arana Ezpeleta Loramendi, presente dute oraindik auzotarrek. Uztailaren 13an Galarrixako ibilbidea egin zuten eta euskal olerkari ospetsuaren jaiotetxea izan zena bisitatu zuten besteak beste. Haren omenezko monumentua ere badago, 1972ko ekainaren 7an Miguel Angel Olano gotzainak inauguratu zuena.

Ospakizunak borobiltzeko, domeka honetan Goikobalu abesbatzak emanaldia eskainiko du eguerdiko hamabi térdietan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak